Errondak dira kaleetan zehar Gernikan egindako ibilbideak. Antxinean, Gernika txikiagoa zanean, erronda laburragoak egiten ziran, gehien batez erdialdeko kaleetatik baino ez: Errenteriara, Santa Luziara edo Zallo alderantz ez zan inoiz joaten.

Gaur egun, barriz, ahalik leku gehienetara ailegetako asmoa eukiten dabe marijesiak, eta Gernika be zabaldu dan neurrian ibilbideak antolatu behar izan dabez. Marijesiak egiten daben batzarrean errondak nondik-nora joan ikusten da: 2019ko txandan erabagi dabe, esate baterako abenduaren 16, 19 eta 24an Lurgorri- Santa Luzia aldera; 17, 20, eta 23an Errenteriara, eta 18 eta 21an Tiloen aldera egingo dabela.

Errondak nondik egin erruteroaren bidez zehazten da, eta esaterako taldea jagoteko aurretik eta atzetik joaten diran pirulodunak (txaleko hori eta guzti), errutero hori ondo ezagutu behar dabe zirkulazinoa apur bat kontroletako. Halanda guzti be, beti egon leiteke sorpresaren bat bakarlariak, taldearen aurretik doanak, beste bideren bat edo kale bazterren bat aldatzen dabenean.

Errondak 4etan puntu-puntuan hasten dira, Andra Mariaren eleizaren Lumoko atealdetik, belauniko Sakramentu Santua kantau ostean. Ibilian hasita, hotz zein epel egin, ibilbideari ekiten jako, pauso onean eta bakarlariak marketan daben erritmoan. Gero, tarteren bat edo beste kenduta, martxa onean egiten da erronda osoa, 90-120 minutuan 6 km inguru ibilbidea bete arte. Eta gero, etxera edo beharrera edo… Eta hurrengo egunean, eta hurrengoan… bederatzigarrenera artean. Eta bederatzigarren honetan hiru erronda: 4:00 etan erronda bat (toketan dana), 7etan (laburragoa) eta azken errondea meza ostean eguerdira artean, herrian gora, herrian behera.

2019ko datuak

2018ko datuak

2017ko datuak

2016ko datuak

2015eko datuak

2014ko datuak

2013ko datuak

2012ko datuak

2011ko datuak

2010eko datuak