Partiturak

Orain arte esandako kopla guztiak (Gernikan 44= 38+8) bakarlariari erantzunez kantetan dira. Musikaren aldetik haren tonoan (gorabeherakoa izan arren) eta agindutako ordenean kantetan dira, ahal dala jatorrizko ordena gordeta (horixe asmoa 1982tik behintzat marijesien batzar-aktetan dakarren lez).

Lehen eta bigarren doinuan bakarlariak ad libitum deritxona kantetan dauz lehen bertsolerro biak, eta koruak azken bertsolerro bien bidez erantzuterakoan erritmo jakina (2/4) a tempo hartzen dau, eta gehien batean ahots bitan egiten dau (bigarren ahotsa –hirudun edo seidun bitartekoa edo interbaloan- nahiko erraza, partituretan ikusten dan moduan); gero lelo orokorra kantetan da Maria-Jose edo Jesukristo, toketan dana). Ad libitum modu hori berezia da Gernikan (beste leku guztietan dana oso erritmikoa izaten da) eta horren ondoan bakarlari bakotxak bere tonoa (sol- si bitartean), eta abiadura propioa hartzen dauz, melodia luzatuz, laburtuz, edo bere eran horniduz. Horrexegaitik jaso doguz partiturak ad libitum/a tempo eran, kantetako era hori batzeko, eta hau da 2008an koplakaz eta doinuakaz egindako ikerketaren ekarpen musikala, partituretan ikusi daitekeana.

Tonoaren aldetik, Sol maiorrean transkribidu dira lehenengo doinu biak, eta hirugarrena mi minorrean: gero bakarlariak bere kontura gustuko tonoaren arabera (diapasoiagaz edo belarriz gogoaren arabera) egingo dauz. Koruak emonadko tonoari segidu behar deutso, altuera tonala edozein izanda.